Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 21:4-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Bizidun orok ikusiko du nik, Jaunak, piztu dudala eta ez dela itzaliko».

5. Nik esan nion: «Ai Jainko Jauna! Zera ari dira nitaz esaten: “Ez al da hori beti parabolak kontatzen ari dena?”»

6. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

7. «Gizaseme, itzuli Jerusalemerantz eta mintzatu toki santuei begira; hitz egin nire izenean Israel lurraldearen kontra.

8. Adierazi Israel lurraldeari nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zure aurka nator; ezpata zorrotik atera eta guztiak, zintzo nahiz gaizto, garbituko ditut.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 21