Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 21:10-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Eta bizidun orok jakingo du nik, Jaunak, atera dudala ezpata zorrotik eta ez dela bertara itzuliko.

11. «Eta zuk, gizaseme, egin negar eta intziri beraien aurrean, bihotza hautsia eta samindua bazenu bezala.

12. “Zergatik ari zara negar-zotinka?” galdetzen dizutenean, erantzun: Laster iritsiko den albiste batengatik. Orduan, bihotz orok huts egingo du, beso guztiak erori, barne-indarrek porrot egingo eta belaunek dar-dar. Eta begira, badator, berehala gauzatuko da. Nik, Jainko Jaunak, esana».

13. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

14. «Gizaseme, hitz egin nire izenean nire, Jainko Jaun honen, mezua adieraziz:«Ezpata! Ezpata zorrotzaeta ongi leundua!

15. Sarraskia egiteko zorroztua,distira botatzeko leundua.

16. Leuntzera bidali zuteneskuan hartu baino lehen;zorroztu egin dute ezpataeta leundu,borreroaren eskuan ipintzeko.

17. Egin garrasi eta ulu, gizaseme,nire herria zigortzeko baita ezpata,Israelgo printze guztiak zigortzeko,printzeak herriarekin batera.Beraz, jo bularra saminez,

18. probaldia baita.Honela diot nik, Jainko Jaunak.

19. Zuk, gizaseme, hitz egin nire izeneaneta egin txalo.Ezpatak behin, bitan,hirutan joko du;harrapaturik dauzkahilketarako ezpatak,triskantza handirako ezpatak.

20. Bihotzei dar-dar eragitekoeta hildako ugari egon dadin,ate guztietara zuzendu dutezpata sarraskitzailea,distira botatzeko egina,sarraskirako leundua.

21. Ezpata zorrotz hori,jo ezker-eskuin,jarri zeure ahoa edonon.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 21