Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 21:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Gizaseme, itzuli hegoaldera eta mintza harantz begira; hitz egin nire izenean hegoaldeko basoaren kontra.

3. Esaiozu entzuteko nik, Jainko Jaunak, adierazten diodan mezua: Horra, sua piztuko dut zure erdian, eta zuhaitz guztiak, heze nahiz ihartuak, irentsiko ditu; sugarra ez da itzaliko, eta den-dena hartuko du suak, hegoaldetik iparralderaino.

4. Bizidun orok ikusiko du nik, Jaunak, piztu dudala eta ez dela itzaliko».

5. Nik esan nion: «Ai Jainko Jauna! Zera ari dira nitaz esaten: “Ez al da hori beti parabolak kontatzen ari dena?”»

6. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

7. «Gizaseme, itzuli Jerusalemerantz eta mintzatu toki santuei begira; hitz egin nire izenean Israel lurraldearen kontra.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 21