Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 18:6-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. ez du sasikultu-lekuetako otorduetan parte hartzen, ezta uste ona jartzen ere Israelgo idoloetan; ez du lagun hurkoaren emaztea desohoratzen, ez da hurbiltzen ere hilerokoa duen emakumeagana;

7. ez du inor zapaltzen eta bahituran hartua itzuli egiten du; ez du lapurretarik egiten, baizik eta jatekoa ematen dio gosetuari, eta jantzia biluzik dagoenari;

8. ez du mailegurik lukurreriaz edo interesak kobratzeko egiten; ez du esku hartzen bidegabekerian eta alderdikeriarik gabe epaitzen du auzietan;

9. nire legeen arabera ibiltzen da eta nire erabakiak betetzen, leial jokatuz. Honelakoa gizon zintzoa da; beraz, bizi egingo da. Honela diot nik, Jainko Jaunak.

10. «Eman dezagun honek seme gaizkile eta odolzale bat izan duela, gauza hauetakoren bat egiten duena,

11. aitak ez bezala: sasikultu-lekuetako otorduetan parte hartzen du, lagun hurkoaren emaztea desohoratzen;

12. dohakabea eta behartsua zapaltzen ditu; lapurretak egin eta bahituran hartua ez du itzultzen; idoloetan uste ona jartzen du, higuingarritasuna eginez,

13. eta mailegua lukurreriaz egin eta interesak kobratzen ditu. Zin dagit neure biziarengatik hori ez dela biziko; gauza higuingarri horiek guztiak egin dituenez, hil egingo da, eta bera izango da bere heriotzaren errudun.

14. «Demagun bigarren honek semea duela, aitak egin dituen bekatu guztiak ikusita ere, berdin jokatzen ez duena:

15. ez du sasikultu-lekuetako otorduetan parte hartzen, ezta uste ona jartzen ere Israelgo idoloetan; ez du lagun hurkoaren emaztea desohoratzen;

16. ez du inor zapaltzen, ezta bahituran hartua beretzat gordetzen edo lapurretarik egiten ere; jatekoa ematen dio gosetuari eta jantzia biluzik dagoenari;

17. ez du esku hartzen bidegabekerian; ez du mailegurik lukurreriaz edo interesak kobratzeko egiten; nire erabakiak bete eta nire legeen arabera ibiltzen da. Hori ez da hilko aitaren erruarengatik; aitzitik, bizi egingo da.

18. Aitak, ordea, zapalkuntzak eta lapurretak egin eta bere herritarrak gaizki erabili zituen; beraz, bere erruarengatik hilko da.

19. «Galdetuko duzue: “Zergatik ez du semeak aitaren errua bere gain hartzen?” Baina semeak zuzenbidez eta justiziaz jokatu du, nire lege guztiak betetzen saiatu da; bizi egingo da, beraz.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 18