Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 18:30-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. Beraz, Israel herri, nor bere jokabidearen arabera epaituko dut nik. Hau diot nik, Jainko Jaunak. Itzul zaitezte, aldendu zeuen gaiztakeria guztietatik eta ez zarete errudun bihurtuko.

31. Kendu gainetik egindako gaiztakeria guztiak, berritu zeuen bihotz-gogoak. Zergatik hil behar duzue, israeldarrok?

32. Nik ez dut atsegin inoren heriotza; itzuli, bada, eta bizi zaitezte! Nik, Jainko Jaunak, esana».

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 18