Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 16:10-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Jantzi bordatuak eman nizkizun, larru finezko oinetakoak, lihozko gerrikoa eta zetazko gainjantzia.

11. Bitxiz apaindu zintudan: eskumuturrekoak jarri nizkizun, katea lepoan,

12. eraztuna sudurrean, belarritakoak eta diadema zoragarria buruan.

13. Urre eta zilarrezkoak ziren zure bitxiak, liho fin eta zetazkoak zure jantzi bordatuak. Irin garbiz, eztiz eta olioz elikatzen zinen. Ezin ederrago bihurtu zinen, erregina baten pareko.

14. Nazioartera zabaldu zen zure edertasunaren ospea, erabatekoa baitzen neuk eman nizkizun apaingarriengatik. Honela diot nik, Jainko Jaunak.

15. «Baina zeure edertasun eta ospeaz baliatuz, prostituzioan hasi zinen, zeure gorputza edonori eskainiz.

16. Zeure jantziak hartu eta sasikultu-lekuak apaintzeko erabili zenituen, beraietan prostituzioan jardunez —sekula gertatu behar ez zuen gauza—.

17. Nik emandako urre eta zilarrezko bitxi zoragarriak hartu eta gizon-irudiak egin zenituen, beraiekin prostituzioan jarduteko.

18. Zeure jantzi bordatuak hartu eta beraiekin estali zenituen irudiak, eta nire olioa eta intsentsua eskaini.

19. Nik emandako ogia, elikatzeko ematen nizkizun irin garbia, olioa eta eztia eskaini zenizkien opari atsegingarri gisa. Honela diot nik, Jainko Jaunak.

20. Niri sorturiko seme-alabak hartu eta hilarazi egin zenituen, irudi haiei elikagai eskaintzeko. Ez al zenuen aski zeuk prostituzioan jardutearekin,

21. gainera nire seme-alabak lepo egin eta haien ohorez erretzeko?

22. Zeure jokabide higuingarri eta lizunkeria guztietan ez zinen haurtzaroko egunez, biluzik eta zeure odoletan mugituz egon zineneko garaiaz, oroitu.

23. «Eta gaiztakeria hauen guztien ondoren —Ai ene, zoritxarrekoa zu!, diot nik, Jainko Jaunak—

24. prostituzio-lekuak eraiki zenituen plaza

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 16