Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 16:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Gizaseme, ohartarazi Jerusalem bere jokabide higuingarriaz.

3. Adierazi berari nire, Jainko Jaun honen, mezua: Jerusalem! Kanaandarra zara jatorriz eta jaiotzaz; aita amortarra zenuen, ama hitita.

4. Jaio zinen egunean, ez zizuten zilborrestea ebaki, ez zintuzten uretan garbitu, ezta gatzez igurtzi edo zapitan bildu ere.

5. Inor ez zen zutaz errukitu, gupidaz gauza horietako bat ere egiteko. Ematen zenuen nazkarengatik, landa zabalera bota zintuzten jaio zinen egunean.

6. «Zure ondotik pasatzean, odoletan ikusi zintudan mugitzen eta, odoletan etzanik zeundela, esan nizun: “Bizi! Bizi zaitez!”

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 16