Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 14:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Israelgo arduradun batzuk etorri eta nirekin eseri ziren.

2. Orduan, esan zidan Jaunak:

3. «Gizaseme, bekatu eragiten dieten idoloetara emanak dituzte bihotz-begiak gizon hauek: nola utziko diet niri kontsulta egiten?

4. Hitz egin, bada, eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Bekatu eragiten dieten idoloetara bihotz-begiak emanak izanik, profetagana etortzen den Israel herriko edonori neuk, Jaunak, erantzungo diot; eta nire erantzuna berorren idolo ugariek merezi dutena izango da.

5. Bihotza ukituko diet israeldar guztiei, beren idoloengatik niregandik urrundu diren horiei.

6. Beraz, adierazi Israel herriari nire, Jainko Jaun honen, mezua: Itzuli, aldendu zeuen idoloetatik, egin uko zeuen jokabide higuingarri guztiei.

7. «Israel herriko bat nahiz Israelen bizi den etorkin bat, niregandik urrundu eta bihotz-begiak bekatu eragiten dioten idoloetara emanak izanik, profetagana niri kontsulta egitera joaten bada, nik neuk, Jaunak, erantzungo diot.

8. Aurpegi emango diot horrelakoari, eskarmentu-eredu bihurtuko dut besteentzat eta neure herritik botako; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.

9. «Eta profetak, engainuan erori eta erantzun egiten badio, nik, Jaunak, bere engainuan utziko dut; eskua luzatuko dut beraren aurka eta neure herri Israeldik ezabatuko.

10. Era berean izango dira biak errudun: nitaz galdegitera joandakoa eta profeta.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 14