Itun Zaharra

Itun Berria

Ester 8:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Eskualde orotan behar da idazki hau legetzat oihukatu eta herri guztietan hots egin, esaniko egunean juduak prest egon daitezen, beren etsaiei mendeku egiteko».

14. Erregearen agindua harturik, bizkor eta lehiaz abiatu ziren mezulariak erregearen ukuiluetako zaldi berezien gainean. Susa hirian ere hots egin zuten agindua.

15. Mardokeo, berriz, purpura more eta liho zurizko errege-jantzitan jalgi zen jauregitik, urrezko koroa handia zeramala, baita liho eta purpurazko mantua ere. Susa hiria poz-oihuz bete zen.

16. Juduentzat dena zen distira, bozkario, alaitasun eta ohore.

17. Erregearen agindua heltzen zen eskualde eta hiri orotan juduak bozkarioz gainezka ziren, otorduak eta jaiak eginez. Beste herrietako jende asko judu bihurtzen zen, juduen beldur ikaragarria sartu baitzitzaien.

Irakurri kapitulu osoa Ester 8