Itun Zaharra

Itun Berria

Ester 5:6-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Otordua bukatzean, erregeak galdegin zion Esterri:—Zer eskatu nahi didazu? Emango dizut! Zer nahi duzu? Erresumaren erdia bada ere, emango dizut!

7. Esterrek erantzun zion:—Zer eskatu nahi dizudan?

8. Erregeak begiko baldin banau, eskatu nahi diodana ematea ongi iruditzen bazaio, betoz berriro bihar Haman eta biak prestatuko diedan otordura. Orduan esango diot erregeari zer nahi dudan.

9. Pozik eta alai atera zen egun hartan Haman. Baina Mardokeo jauregiko atarian zegoela ikusi zuenean eta ez zela jaikitzen beraren aurrean, ez zirkinik ere egiten, sutan jarri zen Mardokeoren aurka.

Irakurri kapitulu osoa Ester 5