Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 7:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Handik urteetara, Artaxerxes Pertsiako errege zela, bazen Esdras zeritzon gizon bat, Aaron apaiz nagusiaren ondorengoa. Hauek ziren beraren arbasoak: Esdras Seraiasen semea zen, hau Azariasena, hau Hilkiasena,

2. hau Xalumena, hau Tzadokena, hau Ahitubena,

3. hau Amariasena, hau Azariasena, hau Meraiotena,

4. hau Zerahiasena, hau Uzirena, hau Bukirena,

5. hau Abixuarena, hau Pinhasena, hau Eleazarrena, hau Aaronena.

6. Esdras Babiloniatik etorri zen. Lege-maisua zen, Jaunak, Israelgo Jainkoak, Moisesen bitartez emandako legean aditua. Jauna, bere Jainkoa, lagun baitzuen, eskatu guztia eman zion erregeak.

7. Artaxerxes erregearen zazpigarren urtean, israeldar talde bat eta apaiz, lebitar, kantari, atezain eta tenpluko laguntzaile batzuk etorri ziren Jerusalemera.

8. Esdras zazpigarren urteko bosgarren hilean iritsi zen.

9. Lehenengo hilaren lehen egunean erabaki zuen Babiloniatik ateratzea, eta bosgarren hilaren lehen egunean heldu zen Jerusalemera, Jainkoa baitzuen lagun.

10. Izan ere, Esdrasek egiaz prest zeukan gogoa, Jaunaren irakaspena aztertu eta betetzeko eta haren arau eta erabakiak israeldarrei irakasteko.

Irakurri kapitulu osoa Esdras 7