Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 5:4-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Etxegintzan ari direnen izenak eman behar dizkiguzue».

5. Baina Jauna erne zegoen juduen arduradunak zaintzeko eta ez zizkieten lanak geldiarazi, harik eta Dariogana txostena bidali eta honen erantzuna jaso arte.

6. Hona hemen Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernari Tatenaik, Xetar-Boznaik eta hauen funtzionario-lagunek Dario erregeari bidali zioten gutuna.

7. Honela zioen:«Dario erregeari, bakea!

8. «Jakin beza erregeak Judako eskualdera joan garela, eta han Jainko handiaren etxea harlanduz eraikitzen eta hormak zurez estaltzen ikusi ditugula. Arreta handiz dihardute lanean eta asko ari dira aurreratzen.

9. Galdetu diegu arduradunei ea nork eman dien etxea eraiki eta hormak jasotzeko baimena.

10. Gainera, beren izenak eskatu dizkiegu, buru dituztenenak idatziz hartu eta zuri jakinarazteko.

11. Eta hona zer erantzun diguten: “Zeru-lurren Jainkoaren zerbitzari gara, eta haren etxea ari gara jasotzen. Duela urte asko Israelgo errege handi batek eraiki eta bukatu zuen etxea;

Irakurri kapitulu osoa Esdras 5