Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 5:3-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Baina berehala etorri zitzaizkien Tatenai, Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernaria, Xetar-Boznai eta hauen funtzionario-lagunak, esatera: «Nork eman dizue etxe hau eraikitzeko eta horma horiek jasotzeko baimena?

4. Etxegintzan ari direnen izenak eman behar dizkiguzue».

5. Baina Jauna erne zegoen juduen arduradunak zaintzeko eta ez zizkieten lanak geldiarazi, harik eta Dariogana txostena bidali eta honen erantzuna jaso arte.

6. Hona hemen Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernari Tatenaik, Xetar-Boznaik eta hauen funtzionario-lagunek Dario erregeari bidali zioten gutuna.

7. Honela zioen:«Dario erregeari, bakea!

8. «Jakin beza erregeak Judako eskualdera joan garela, eta han Jainko handiaren etxea harlanduz eraikitzen eta hormak zurez estaltzen ikusi ditugula. Arreta handiz dihardute lanean eta asko ari dira aurreratzen.

9. Galdetu diegu arduradunei ea nork eman dien etxea eraiki eta hormak jasotzeko baimena.

Irakurri kapitulu osoa Esdras 5