Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 5:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Aldi hartan, bi profeta, Ageo eta Idoren seme Zakarias, Juda eta Jerusalemgo juduei hitz egiten hasi ziren, beren Jaun Israelgo Jainkoaren izenean.

2. Orduan, Xealtielen seme Zorobabel eta Jotzadaken seme Josue Jainkoaren etxea eraikitzen hasi ziren Jerusalemen, Jainkoaren profetek, adore emanez, laguntzen zietela.

3. Baina berehala etorri zitzaizkien Tatenai, Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernaria, Xetar-Boznai eta hauen funtzionario-lagunak, esatera: «Nork eman dizue etxe hau eraikitzeko eta horma horiek jasotzeko baimena?

4. Etxegintzan ari direnen izenak eman behar dizkiguzue».

5. Baina Jauna erne zegoen juduen arduradunak zaintzeko eta ez zizkieten lanak geldiarazi, harik eta Dariogana txostena bidali eta honen erantzuna jaso arte.

6. Hona hemen Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernari Tatenaik, Xetar-Boznaik eta hauen funtzionario-lagunek Dario erregeari bidali zioten gutuna.

Irakurri kapitulu osoa Esdras 5