Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 3:9-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Josue, beronen seme eta ahaide Kadmiel, Binui eta Hodabiasek elkarrekin zuzentzen zituzten Jaunaren etxeko lanak; orobat Henadaden seme eta ahaide lebitarrek ere.

10. Etxegileek Jaunaren tenpluko zimentarriak jarri zituztenean, han aurkeztu ziren apaizak beren jantzi eta turutekin, eta Asafen ondorengo lebitarrak txilinekin, Jauna gorestera, Israelgo errege Davidek agindu bezala.

11. Jaunari gorespenak eta eskerrak ematerakoan, honela erantzuten zioten elkarri: «Ona baita, haren maitasuna Israelentzat betikoa!» Eta herri osoak pozez oihuka eta irrintzika goresten zuen Jauna, honen etxearen zimentarriak jartzen ari zirelako.

12. Lehengo etxea ezagutu zuten apaiz, lebitar eta familiaburu zaharrenetako askok zotinka ziharduen negarrez, beren begi aurrean tenplu berriaren zimentarriak jartzen ari ziren bitartean; beste asko, berriz, oihuka eta irrintzika ari ziren, pozaren pozez.

13. Inor ere ez zen gauza poz-oihuak eta negar-hotsa bereizteko; urrutitik ere entzuterainokoa baitzen jendearen zarata-hotsa.

Irakurri kapitulu osoa Esdras 3