Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 10:14-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Geldi daitezela orain gure buruzagiak batzar osoaren izenean. Eta gero, erabakitako egunetan, etor daitezela hirietan emakume arrotzekin ezkondu direnak, hiri bakoitzeko agintari eta epaileekin, arazo hau dela-eta piztu dugun geure Jainkoaren haserrea guregandik urrundu arte.

15. Baina Asahelen seme Jonatan eta Tikbaren seme Jahzias erabaki honen kontra atera ziren, Mexulam eta Xabtai lebitarrak ere alde zituztela.

16. Erbestetik etorritako beste guztiek, ordea, esan bezala egin zuten. Esdras apaizak gizon batzuk, jatorri bakoitzeko familiaburuak, aukeratu zituen eta izendatu; hamargarren hileko lehen egunean hasi ziren arazoa aztertzen.

17. Eta hurrengo urteko lehenengo hilaren lehen egunean amaitu zuten emakume atzerritarrekin ezkondu ziren gizonen auzia.

18. Hona hemen emakume atzerritarrekin ezkondurik zeudenen zerrenda:Apaizen artean: Jotzadaken seme Josueren ondorengoetan: Maaseias, Eliezer, Jarib eta Gedalias;

19. hauek beren emazteak bidaltzeko hitza eman eta beren erruaren ordainetan ahari bana eskaini zuten.

20. Imerren ondorengoetan: Hanani eta Zebadias.

21. Harimen ondorengoetan: Maaseias, Elias, Xemaias, Jehiel eta Uzias.

22. Paxhurren ondorengoetan: Elioenai, Maaseias, Ismael, Netanel, Jozabad eta Eleasa.

23. Lebitarren artean: Jozabad, Ximei, Kelaias (edo Kelita), Petahias, Juda eta Eliezer.

24. Kantarien artean: Eliaxib.Atezainen artean: Xalum, Telem eta Uri.

25. Herriko jendearen artean: Paroxen ondorengoetan: Ramias, Jizias, Malkias, Miiamin, Eleazar, Malkias eta Benaias.

26. Elamen ondorengoetan: Matanias, Zakarias, Jehiel, Abdi, Jeremot eta Elias.

27. Zaturen ondorengoetan: Elioenai, Eliaxib, Matanias, Jeremot, Zabad eta Aziza.

28. Bebairen ondorengoetan: Johanan, Hananias, Zabai eta Atlai.

29. Baniren ondorengoetan: Mexulam, Maluk, Adaias, Jaxub, Xeal eta Jeramot.

30. Pahat-Moaben ondorengoetan: Adna, Kelal, Benaias, Maaseias, Matanias, Betzalel, Binui eta Manases.

31. Harimen ondorengoetan: Eliezer, Jixias, Malkias, Xemaias, Simeon,

Irakurri kapitulu osoa Esdras 10