Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 9:1-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Bere etxea eraiki du Jakinduriak,zazpi zutabe ezarri eta landu;

2. abereak hil, ardoa nahastu eta mahaia prest jarri du.

3. Neskameak bidali ditu, hiriko goialdeetatik aldarrikatzera:

4. «Heldutasun gabekoa, betor hona!»Zentzugabeari esaten dio:

5. «Ea, jan nire ogia eta edan nik nahasturiko ardoa.

6. Utzi txorakeriak eta biziko zarete!Gero, jarraitu zuzen zentzuzko bideari».

7. Harroputza zentzarazten duenak mespretxua jasotzen du,gaiztoa zuzenarazten duenak iraina.

8. Beraz, ez saiatu harroputza zuzentzen, gorrotoa izango dizu eta;zuzenarazi zuhurra eta maite izango zaitu;

9. zuhurrari aholku eman eta zuhurrago bihurtuko da,zintzoari irakatsi eta gehiago ikasiko du.

10. Jauna errespetatzea da zuhurtziaren hasieraeta benetako ezaguera, Guztiz Santua aintzat hartzea.

11. Zuhurtziari esker urte asko hartuko dituzu,bizitza oso luzatuko.

12. Zuhurra bazara, zeure onerako da;harroputza bazara, zeure kalterako.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 9