Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 8:8-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Zuzenak dira nire hitz guztiak,bat ere ez oker edo maltzurrik.

9. Argiak dira guztiak, ulertzen dakienarentzateta errazak, jakitun denarentzat.

10. Onar ezazue nire heziketa, eta ez zilarra;ezaguera urre garbia baino lehen».

11. —Koralak baino hobea da jakinduria,gauzarik baliotsuena ere ez da haren pareko—.

12. «Nik, Jakinduriak, zuhurtasuna dut lagun,ezagumen eta bereizmen egokiak ditut neurekin.

13. Gaiztakeria gorrotatzen duenak errespetatzen du Jauna.Harrokeria eta handikeria,jokabide gaiztoa eta hizkera maltzurra gorrotatzen ditut.

14. Neuk sortzen ditut egitasmoak eta arrakastaz burutzen,neureak ditut adimena eta indarra.

15. Niri esker dira erregeak erregeeta agintariak legegile zuzen.

16. Niri esker gobernatzen dute gobernarieketa epai zuzenak ematen handikiek.

17. Maite nautenak ditut maite,nire bila saiatzen direnek aurkituko naute.

18. Neuk ematen ditut aberastasuna eta ohorea,oparotasuna eta justizia.

19. Urre garbia baino hobea da nire fruitua,zilarra baino hobea ene emaitza.

20. Justiziaren bidetik nabil ni, zuzenbidearen erdi-erditik.

21. Aberats egiten ditut maite nautenak,beraien altxortegiak betetzen.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 8