Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 8:2-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. bide gaineko muinoetan, bidegurutzeetan zutik,

3. hiriaren sarrerako plazan,pasaguneetan, aldarrikatzen du:

4. «Zuei, jaunoi, egiten dizuet dei;zuentzat, gizasemeontzat, nire hitza.

5. Heldugabeok, ikasi zuhurrak izaten;zentzubakook, ikasi burutsuak izaten.

6. Entzun, oso garrantzitsua da nire mezuaeta benetan zuzena esaten dizuedana.

7. Bai, egia da diotsuedana,higuingarri zait maltzurki hitz egitea.

8. Zuzenak dira nire hitz guztiak,bat ere ez oker edo maltzurrik.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 8