Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 8:2-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. bide gaineko muinoetan, bidegurutzeetan zutik,

3. hiriaren sarrerako plazan,pasaguneetan, aldarrikatzen du:

4. «Zuei, jaunoi, egiten dizuet dei;zuentzat, gizasemeontzat, nire hitza.

5. Heldugabeok, ikasi zuhurrak izaten;zentzubakook, ikasi burutsuak izaten.

6. Entzun, oso garrantzitsua da nire mezuaeta benetan zuzena esaten dizuedana.

7. Bai, egia da diotsuedana,higuingarri zait maltzurki hitz egitea.

8. Zuzenak dira nire hitz guztiak,bat ere ez oker edo maltzurrik.

9. Argiak dira guztiak, ulertzen dakienarentzateta errazak, jakitun denarentzat.

10. Onar ezazue nire heziketa, eta ez zilarra;ezaguera urre garbia baino lehen».

11. —Koralak baino hobea da jakinduria,gauzarik baliotsuena ere ez da haren pareko—.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 8