Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 8:18-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Neuk ematen ditut aberastasuna eta ohorea,oparotasuna eta justizia.

19. Urre garbia baino hobea da nire fruitua,zilarra baino hobea ene emaitza.

20. Justiziaren bidetik nabil ni, zuzenbidearen erdi-erditik.

21. Aberats egiten ditut maite nautenak,beraien altxortegiak betetzen.

22. «Jaunak bere jardueraren hasieran sortu ninduen,bere lehen egintzen aurretik.

23. Betidanik izan naiz eratua,hasiera-hasieratik, lurra izan baino lehenagotik.

24. Ur-leizerik ez zenean izan nintzen sortua,iturbururik ere ez zegoenean.

25. Mendiak landatuak izan aurretik,muinoak baino lehen izan nintzen sortua;

26. artean ez zituen Jainkoak mundu hau eta kanpokoak eginak,ezta lurraren lehen hautsa ere.

27. Zeruak ezarri zituenean, han nengoen ni,ur-leizearen gainetik zeru-sabaia jarri zuenean,

28. hodeiak goian bildueta leize-iturriak tinko ezarri zituenean,

29. itsasoari mugak finkatu—eta urek ez dituzte muga horiek gainditzen—,eta lurrari oinarriak jarri zizkionean;

30. haren ondoan nengoen ni, obra-maisu bezala;beraren gozamena nintzen egunero,beraren aurrean jolastuz aldioro:

31. beraren ludiaz jolasten nueneta gizakiekin nuen neure gozamena.

32. «Beraz, semeok, entzun:Zoriontsuak nire bideetatik dabiltzanak!

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 8