Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31

Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Kontuz emakume lotsagabearekin

1. Seme, aditu nire hitz zuhurraketa kasu egin zentzuzko ene esanei;

2. bereizmen argikoa izango zara horrela,ezagueraz mintzatuko zara.

3. Bai, eztia darie emakume lotsagabearen ezpainei,olioa baino ere leunagoa du ahosabaia;

4. baina, azkenean, atsentsio-belarra bezain mikatza daeta aho biko ezpata bezain arriskutsua.

5. Harekin ibiltzeak heriotzarantz eramaten zaitu,Hildakoen Egoitzara doaz haren urratsak.

6. Harena ez da bizirako bidea,konturatu gabe galbideratzen da.

7. Ene seme, entzun adi, ez atzera egin nire esanetatik.

8. Urrundu zeure bidea halakoagandiketa ez hurbildu haren etxeko atera,

9. arrotz edo bihozgaberen bati eman ez diezazkionzure ohorea eta bizia bera.

10. Zure lan eta ahaleginen emaitzekez ditzatela ezezagunak asebete.

11. Azkenean negar-zotinka egingo duzu,osasuna galduko duzunean.

12. Orduan esango duzu:«Zergatik gaitzetsi ote nuen heziketa?Zergatik mespretxatu ote zentzarazpena?

13. Ez nuen, ez, maisuen esana entzun,ez nien jaramon egin irakasleei!

14. Ia egon naiz zoritxarrik bete-beteeneanherri-batzar osoaren aurrean salatuta».

Zeure gaztaroko emaztea

15. Emaztea duzu urtegi eta putzu: edan bertatik ura.

16. Kanpora botako ote duzu zeure iturrietako ura,kaleetan barrena zeure ubideetakoa?

17. Izan bitez zuretzat bakarrik, ez eman arrotzei.

18. Bedeinkatua izan bedi zure iturria,zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin!

19. Orein-eme maitagarri, gazela eder duzu.Ase zaitzatela une oroz beraren bularrek,lilura zaitzala beti beraren amodioak!

20. Ene seme, zergatik liluratuko zaitu lotsabako batek?Zergatik besarkatuko duzu emakume arrotzaren gerria?

21. Izan ere, Jaunaren begi-bistan dago bakoitzaren jokabidea,eta ibilbide guztiak ikusten ditu berak.

22. Maltzurra bere gaiztakerietan trabatua dago,bere bekatuaren sarean harrapatua.

23. Heziketa ezarengatik hilko da,bere zentzugabekeria handiarengatik galduko.