Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 4:16-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Ez dira lotaratzen gaiztakeriarik egin gabe;logura galtzen dute, ez badute inor erorarazi.

17. Gaiztakeria dute ogi, indarkeria ardo.

18. Zintzoen bidea egunsentiko argia bezalakoa da,eguna zabaldu ahala, gero eta argiagoa.

19. Baina gaiztoen bidea iluna,ez dakite zerez egingo duten behaztopa.

20. Seme, aditu ongi nire hitzak eta kasu egin nire esanei.

21. Ez itzazu begi-bistatik ken,gorde bihotzaren barru-barruan,

22. onartzen dituenaribizia eta osasuna ematen baitizkiote.

23. Zaindu arreta osoz gogo-bihotzak,berauengandik sortzen baita bizia.

24. Aldendu zeuregandik mihi gaiztoa,urrundu ezpain gaizki-esaleak.

25. So egin bezate aurrez aurre zure begiek,zure begi-niniek zuzen aitzinera.

26. Pentsa ongi zeure oinak non jarri,izan bitez seguruak zure ibilbide guztiak.

27. Ez zaitez desbidera ez eskuin, ez ezkerretara;urrundu oinak gaiztakeriatik.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 4