Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 31:6-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Hobe pattarra lur jota dagoenari emateaeta ardoa samindutakoari,

7. edan eta ahantz dezan bere miseria,ez dadin bere nahigabeaz oroit.

8. Ireki ahoa hitz gabearen alde,zorigaiztokoen eskubidea babesteko.

9. Ireki ahoa zuzentasunez epaitzeko,dohakabe eta behartsuen eskubideak babesteko.

10. Nork aurkituko etxekoandre jatorra?Koralek baino askoz gehiago balio du.

11. Konfiantza osoa du senarrak harengan,ez da sekula beharrean aurkituko.

12. Zoriona ekartzen dio, eta ez zoritxarra,bizitzako egun guztietan.

13. Artilea eta lihoa eskuratzen ditu,gogotsu lan egiten haren eskuek.

14. Merkataritza-ontziak bezalaxe,urrutitik ekartzen ditu hornigaiak.

15. Egunsentia baino lehen jaikitzen da,etxekoen jatorduak prestatueta zerbitzariei aginduak emateko.

16. Lursaila ikuskatu eta erosi egiten du,bere lanaren emaitzaz mahastia landatzen.

17. Kementsu prestatzen da lanerako,ez zaizkio inoiz besoak nekatzen.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 31