Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 30:1-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jake-ren seme Agur-en esanak.Hona gizon honen mezua, Itieli eta Ukali emana.

2. Animalia gehiago naiz gizon baino,ez dut giza adimenik;

3. ez dut zuhur izaten ikasi,eta nola izango dut Santu Santuaren ezagutzarik?

4. Nor igo da inoiz zerura eta berriro jaitsi?Nork harrapatu du haizea eskuetan?Nork eutsi dio urari gainjantziaz?Nork ezarri dizkio lurrari mugak?Nola ote du izena? Eta haren semeak?Segur aski, jakingo duzu!

5. Ongi egiaztatuak dira Jainkoaren promesak;berarengana jotzen dutenak babesten ditu.

6. Ez gehitu ezer haren hitzei,berak agiraka egin eta gezurtitzat gera ez zaitezen.

7. Bi gauza eskatu dizkizut, ene Jainko,ez iezazkidazu uka bizi naizen artean.

8. Urrundu niregandik faltsukeria eta gezurra;ez nazazu egin ez txiro, ez aberats:eman soilik bizitzeko behar dudana,

9. zeren eta, asebeterik, baliteke zu ukatueta esatea: Nor da Jauna?Edo behar gorrian aurkituz, lapurretari emaneta ene Jainko horren izena iraintzea.

10. Ez zikindu morroiaren izena ugazabaren aurrean:madarikatu egingo zaitu eta ondorioak jasan beharko.

11. Hau jendea, aita madarikatueta ama bedeinkatzen ez duena!

12. Hau jendea, bere burua garbitzat izaneta jokabide zikinak baztertu nahi ez dituena!

13. Hau jendea, burua tente eta begirada harroa dituena!

14. Hau jendea, hortzak ezpatak bezalakoaketa matrailezurrak labanak bezalakoak dituena,herriko dohakabeak irentsieta behartsuak lurretik suntsitzeko!

15. Izainak bi alaba ditu: «Eman» eta «Eman».Hiru gauza dira asegaitzak,baita laugarren bat ere «Aski!» esaten ez duena:

16. Herio Leizea, sabel agorra,urez asetzen ez den lurra,eta sua, «Aski!» sekula esaten ez duena.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 30