Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 3:24-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Izu-ikararik gabe lotaratuko zara,oheratu eta gozo-gozo hartuko zaitu loak.

25. Ez zaitu izutuko ustekabeko ikarak,ezta gaizkileengandik etor lekizukeen hondamenak ere.

26. Alboan izango baituzu Jaunaeta tranpa guztietatik zainduko zure oinak.

27. Ez ukatu mesederik behar duenari,zure esku baldin badago egitea.

28. Behar duena baldin badaukazu, ez esan inori:«Zoaz eta itzuli, bihar emango dizut».

29. Ez pentsatu gaizki egiterikzurekin lasai bizi den lagunari.

30. Ez inorekin auzitan hasi arrazoirik gabe,berak ez badizu inolako kalterik egin.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 3