Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 28:18-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Portaera prestukoa salbatu egiten da,jokabide okerrekoa bat-batean erori.

19. Bere lurra lantzen duenak ogia ugari,huskerien atzetik dabilenak miseria sarri.

20. Gizon leialak bedeinkazio ugari bereganatzen;bizkor aberastu nahi duena ez da zigor gabe gelditzen.

21. Ez da bidezko alderdikeriaz jokatzea;ogi-puska batengatik ere saltzen du gizonak bere burua.

22. Xuhurrak presa izaten du aberasteko;ez daki premia gorria datorkiola gainera.

23. Zentzarazlea estimatuagoa da azkeneanzurikeriaz ari dena baino.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 28