Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 27:1-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez zaitez biharkoaz harrotu,ez baitakizu zer gertatuko zaizun gaur bertan ere.

2. Bestek goraipa zaitzala,ez baita egokia zuk zeure burua gorestea.

3. Harria astuna da, harea pisua;are astunagoa burugabearen zitalkeria.

4. Sumina ankerra da, haserrea suntsigarria;baina nork aurre egin jelosiari?

5. Hobe da agerian zentzarazten zaituena,sekula ezer aurpegiratzen ez dizun adiskidea baino.

6. Fidatzekoa da laguna, zauritzen bazaitu ere;kontuz ibiltzekoa arerioa, besarkatzen zaituenean ere.

7. Sabel asearentzat mespretxagarri ezti-abaraska,sabel gosearentzat mingotsa ere gozo.

8. Herritik urruti harat-honat dabilen gizakia,habiatik alde eginda noraezean dabilen txoria.

9. Lurrin eta usainki gozoek bihotza alaitzen,adiskidearen aholkuak barrua gozatzen.

10. Ez baztertu zeure lagunak eta aitarenak;larri zaudenean, ez joan anaiarengana:hobe duzu hurbileko auzokoa urrutiko anaia baino.

11. Izan zuhur, seme: emadazu poz hori,eta izango dut zer erantzun gutxiesten nauenari.

12. Arriskua ikusi eta ezkutatu egiten da zentzuduna,heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 27