Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 26:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Elurra udan edo euria uztaroan bezain desegokiohorea zentzugabeagan.

2. Txolarrea eta enara beti hegaldaka bezala,madarikazio funsgabea ere ez da inora iristen.

3. Zaldiari zigorra, astoari aho-soka,zentzugabearen bizkarrari egurra.

4. Ez erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera,ez zaitezen zeu ere haren antzeko izan.

5. Erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera,bere burua zuhurtzat eduki ez dezan.

6. Bere zangoak moztu eta ozpina edaten duzentzugabearen bidez mezuak bidaltzen dituenak.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 26