Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 25:8-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. ez bizkorregi eraman auzitara;zeren eta zer egingo duzu azkeneanbeste lekuko batek nahastuta uzten bazaitu?

9. Defendatu zeure auzia salatzailearen kontra,baina ez azaldu inoren sekreturik,

10. entzuten dizunak ez zaitzan lotsarazeta betiko ospe txarra zeureganatu.

11. Urrezko sagarrak zilarrezko azpilean:horrelakoxeak egoki esandako hitzak.

12. Urrezko eraztun eta urregorrizko lepoko:zentzarazpen zuhurra, entzuteko prest dagoenarentzat.

13. Nola elurraren freskotasuna uzta-garaian,hala mezulari fidagarria igorlearentzat:ugazaba indarberritu egiten du.

14. Hodei eta haize handiak, baina euririk ez:horrelakoxea da erregaluak agindu eta ematen ez dituena.

15. Eroapenez buruzagiak ere konbentzi daitezke,mihi eztiak hezurrak ere hautsi.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 25