Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 25:12-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Urrezko eraztun eta urregorrizko lepoko:zentzarazpen zuhurra, entzuteko prest dagoenarentzat.

13. Nola elurraren freskotasuna uzta-garaian,hala mezulari fidagarria igorlearentzat:ugazaba indarberritu egiten du.

14. Hodei eta haize handiak, baina euririk ez:horrelakoxea da erregaluak agindu eta ematen ez dituena.

15. Eroapenez buruzagiak ere konbentzi daitezke,mihi eztiak hezurrak ere hautsi.

16. Eztia aurkitu duzu? Ez jan behar baino gehiago;bestela, ok eginda, bota egingo duzu.

17. Ez joan gehiegitan lagunaren etxera,zutaz aspertu eta gorrota ez zaitzan.

18. Mazoa eta ezpata eta gezi zorrotza:horrelakoxea da hurkoaren aurkako testigantza faltsua.

19. Leiala ez denaz arriskualdietan fidatzea,hortz hautsiaz jatea eta zango bihurrituaz ibiltzea bezala da.

20. Atsekabetuaren aurrean abestiak kantatzea,hotz dagoenean biluztea eta gesalari ozpina botatzea bezala da.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 25