Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 24:28-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Ez egin testigantzarik lagun hurkoaren aurka arrazoirik gabe,ezta gezurrez mintzatu ere.

29. Ez ezazu esan: «Neuri egin didana egingo diot.Nori bere egintzen arabera ordainduko diot».

30. Alferraren landa ondotik pasatu nintzen,burugabeko gizonaren mahasti albotik:

31. dena laharrez eta sasiz josia ikusi nuen,harresia ere behera botata.

32. Hura ikustean, gogoeta egin nuen;hari begiratu eta eskarmentu hartu nuen.

33. Aldika lozorroan, aldika erdi lo,aldika besoak uztartu eta atsedenean:

34. arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia,eskalea bezala etorriko miseria.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 24