Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 24:20-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. ez baitu etorkizun onik gaizkileak:itzali egingo zaio biziaren kriseilua.

21. Ene seme, errespetatu Jauna eta erregea,ez zaitez nahasleekin elkartu:

22. bat-batean irits daiteke hauen hondamendia,eta nork daki nolako zigorra eman liezaieketen!

23. Hauek ere jakintsuen esaerak dira:Ez da bidezko epaiketan alderdikeriaz jokatzea.

24. Erruduna errugabetzat aitortzen duenajendeak madarikatu egiten du, herriak gaitzetsi;

25. erruduna salatzen duena onetsia izaten da,jendeak zoriondu egingo du.

26. Ezpainetan musu ematea bezala daerantzun egokia ematea.

27. Ziurtatu zeure ogibidea,lortu eta hasi lantzen zeure soroak,eta gero eraikiko duzu etxea.

28. Ez egin testigantzarik lagun hurkoaren aurka arrazoirik gabe,ezta gezurrez mintzatu ere.

29. Ez ezazu esan: «Neuri egin didana egingo diot.Nori bere egintzen arabera ordainduko diot».

30. Alferraren landa ondotik pasatu nintzen,burugabeko gizonaren mahasti albotik:

31. dena laharrez eta sasiz josia ikusi nuen,harresia ere behera botata.

32. Hura ikustean, gogoeta egin nuen;hari begiratu eta eskarmentu hartu nuen.

33. Aldika lozorroan, aldika erdi lo,aldika besoak uztartu eta atsedenean:

34. arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia,eskalea bezala etorriko miseria.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 24