Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 24:15-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Gaizto hori, ez egin egitasmo txarrik zintzoaren etxearen aurka,ezta hondatu ere haren egoitzarik,

16. zazpi aldiz erori arren, jaikiko baita zintzoa;gaiztoa, berriz, zoritxarrean murgilduko.

17. Ez poztu zeure arerioaren erorketaz,ezta gozatu ere behaztopa egiten badu,

18. Jaunak, hori ikusi eta oker iritzirik,ez dezan bere haserrea harengandik desbidera.

19. Ez odol-berotu gaizkileengatik,ezta gaiztoen inbidiatan egon ere,

20. ez baitu etorkizun onik gaizkileak:itzali egingo zaio biziaren kriseilua.

21. Ene seme, errespetatu Jauna eta erregea,ez zaitez nahasleekin elkartu:

22. bat-batean irits daiteke hauen hondamendia,eta nork daki nolako zigorra eman liezaieketen!

23. Hauek ere jakintsuen esaerak dira:Ez da bidezko epaiketan alderdikeriaz jokatzea.

24. Erruduna errugabetzat aitortzen duenajendeak madarikatu egiten du, herriak gaitzetsi;

25. erruduna salatzen duena onetsia izaten da,jendeak zoriondu egingo du.

26. Ezpainetan musu ematea bezala daerantzun egokia ematea.

27. Ziurtatu zeure ogibidea,lortu eta hasi lantzen zeure soroak,eta gero eraikiko duzu etxea.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 24