Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 24:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon,ezta haiekin elkartzeko gogoz ere,

2. indarkeria bakarrik baitute gogoaneta kalte egiteaz baizik ez dira mintzo.

3. Zuhurtziaz eraikitzen da etxea, zentzuaz sendotu egiten,

4. jakintzaz janzten dira gelakmota guztietako ondasun baliotsu eta atseginez.

5. Hobe gizon zuhurra indartsua baino,eta gizon ikasia ahaltsua baino.

6. Estrategiaz egiten da gerra,aholku egokien poderioz lortzen garaipena.

7. Zuhurtzia eskuraezina da burugabearentzat,ez da gauza jendaurrean ahoa zabaltzeko.

8. Beti gaizkia nola egin pentsatzen ari denari,«azpisuge» deitzen diote.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 24