Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 21:21-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Zuzen eta zintzo izaten saiatzen denaluzaro eta ohorez betea biziko da.

22. Ongi babestutako hiriari erasoeta honen babesgarri den gotorlekua eraitsiko zuhurrak.

23. Bere hitzak zaintzen dakiena ez da larrialditan aurkituko.

24. Harroputz eta handiustekoari esaten zaio «lotsabako»,harrokeria handiegiz jokatzen baitu.

25. Nahikundeek hilarazten dute alferra,haren eskuak ez baitaude lanerako prest.

26. Batzuk egun osoan irrikaz bila,zintzoak ezer gorde gabe eman.

27. Gaiztoen sakrifizioak higuingarriak dira,are gehiago asmo txarrez eskainiak badira.

28. Lekuko faltsua galdu egingo da;entzuten dakiena ez da hitzik gabe geldituko.

29. Gaiztoa ausarti agertzen da;zintzoak bere jokabidea sendotzen du.

30. Jaunaren laguntzarik gabe, ezertarako ez dirazuhurtzia, zentzu ona eta aholkua.

31. Zaldia gudurako gizakiak prestatzen,garaipena Jaunak ematen.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 21