Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 21:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Behartsuaren deiadarrei ez entzunarena egiten dienari,ez diote berari ere entzungo, laguntza eske dei egitean.

14. Ezkutuko opariak sumina baretzen du,isilkako erregaluak haserrerik biziena.

15. Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu;gaizkilea, ordea, izu-ikaratu.

16. Zentzuzko jokabidetik okertzen denakhildakoen artean amaituko du.

17. Atseginetara emanak behartsu bukatuko,ardozalea eta lurrinzalea ez da aberastuko.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 21