Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 21:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Gaiztoak ez du gaizkia baino irrikatzen,lagun hurkoak ez dio errukirik sortzen.

11. Harroputza zigortzean, zuhur bihurtzen da heldugabea,eta zuhurrari dagokion heziketaz lortzen du jakintza.

12. Jainko zuzena begira dago gaiztoen etxekoei:hondamendira botatzen ditu gaiztoak.

13. Behartsuaren deiadarrei ez entzunarena egiten dienari,ez diote berari ere entzungo, laguntza eske dei egitean.

14. Ezkutuko opariak sumina baretzen du,isilkako erregaluak haserrerik biziena.

15. Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu;gaizkilea, ordea, izu-ikaratu.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 21