Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 20:7-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Zintzoak prestu jokatzen du beti;zorionekoak haren ondorengo seme-alabak!

8. Erregeak, epaimahaian esertzean,begiratu hutsez haizatzen du gaiztakeria guztia.

9. Nork esan dezake: «Garbitu dut bihotza,bekaturik gabe nago?»

10. Pisu faltsuak, neurgailu faltsuak:biak ditu higuingarri Jaunak.

11. Bere ekintzen bidez adierazten du gazteakjokaera garbi eta zuzeneko izango ote den.

12. Belarria entzuteko eta begia ikusteko:Jaunak eginak dira biak.

13. Ez zaitez loti izan, behartsu bihurtuko zara eta;izan begiak zabalik eta ogiz asebeteko zara.

14. «Txarra, txarra» esaten du erosleak;baina hor doa gero, pozik asko egindako erosketaz.

15. Bada munduan urrea eta korala ugari;askoz baliotsuago, ordea, jakintsu mintzo dena.

16. Ken iezazkiozu jantziak, hartu zerbait bahituran,arrotz ezezagunaren fidatzaile bihurtu denari.

17. Gozoa da bidegabeki eskuratutako ogia,baina gerora, harri-koxkorrak jatea bezala da.

18. Egitasmoak aholkuen bidez sendotzen dira,gerra estrategia egokiaz egiten.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 20