11. Bere ekintzen bidez adierazten du gazteakjokaera garbi eta zuzeneko izango ote den.
12. Belarria entzuteko eta begia ikusteko:Jaunak eginak dira biak.
13. Ez zaitez loti izan, behartsu bihurtuko zara eta;izan begiak zabalik eta ogiz asebeteko zara.
14. «Txarra, txarra» esaten du erosleak;baina hor doa gero, pozik asko egindako erosketaz.
15. Bada munduan urrea eta korala ugari;askoz baliotsuago, ordea, jakintsu mintzo dena.
16. Ken iezazkiozu jantziak, hartu zerbait bahituran,arrotz ezezagunaren fidatzaile bihurtu denari.
17. Gozoa da bidegabeki eskuratutako ogia,baina gerora, harri-koxkorrak jatea bezala da.
18. Egitasmoak aholkuen bidez sendotzen dira,gerra estrategia egokiaz egiten.
19. Hizki-mizkiekin dabilenak isilpekoak ere azaltzen ditu;ez zaitez, beraz, berritsuekin elkartu.
20. Bere aita eta ama madarikatzen dituenaribiziaren kriseilua itzaliko zaio iluntasun beltzean.
21. Hasieran bizkorregi lortutako aberastasunakazkenean ez du atarramentu onik izaten.
22. Ez esan: «Emango diot nik horri berea!»Itxaron Jaunarengan eta berak salbatuko zaitu.
23. Jaunarentzat higuingarri dira pisu faltsuak,ez dira bidezko engainuzko neurgailuak.