Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 2:7-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Berak ematen die arrakasta zintzoeieta babesa jokabide zuzenekoei;

8. zuzenbideari jarraitzen diotenak babesten ditueta berarekin leial direnak zaintzen.

9. Orduan ikasiko duzu zuzen, zintzo eta prestu izaten,eta ongi jokatzen.

10. Honela, zuhurtzia sartuko zaizu bihotzeraeta atsegina izango duzu ezaguerarekin;

11. bereizmenak zainduko zaitu eta zentzu onak babestuko;

12. jokabide txarretik aldenaraziko zaituzteeta hitz maltzurrekoengandik,

13. bide zuzena utzi eta ilunpetsuetatik doazenengandik,

14. gaizkia egiten gozatueta maltzurkeriaz pozten direnengandik,

15. jokaera okerretan eta bide-galdurik dabiltzanengandik.

16. Horrela, emakume lotsagabeeta lausengariagandik aldenduko zara,

17. bere gaztaroko laguna utzieta Jainkoaren ituna ahaztu duenarengandik.

18. Halakoaren etxera joatea heriotzarantz joatea da,beraren bideak ilunpeetara eramaten zaitu.

19. Han sartzen direnek ez dute itzulerarik,ez dituzte hartzen bizirako bideak.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 2