Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 18:18-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Zotz eginez amaitzen dira eztabaidak,lehiakideen arteko auzia erabakiz.

19. Hiri gotorrera baino zailago anaia irainduagana heltzea;gazteluko morroiloak bezala ixten dute liskarrek gizakia.

20. Nor bere hitzen fruituez elikatzen da,nor bere mintzoaren emaitzez asebetetzen.

21. Mihiari lotuta daude heriotza eta bizitza;zer aukeratu, hura jango du bakoitzak.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 18