Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 18:17-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Lehenengo hitz egiten duenak arrazoi du auzian,gero kontrakoak kentzen dion arte.

18. Zotz eginez amaitzen dira eztabaidak,lehiakideen arteko auzia erabakiz.

19. Hiri gotorrera baino zailago anaia irainduagana heltzea;gazteluko morroiloak bezala ixten dute liskarrek gizakia.

20. Nor bere hitzen fruituez elikatzen da,nor bere mintzoaren emaitzez asebetetzen.

21. Mihiari lotuta daude heriotza eta bizitza;zer aukeratu, hura jango du bakoitzak.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 18