Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 17:4-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Maltzurra gaizki-esaleei dago adi,gezurtia mintzo gaiztokoari.

5. Behartsuari iseka egiten dionak irain egiten dio Egileari,haren zoritxarraz pozten dena ez da zigor gabe geratuko.

6. Aiton-amonen koroa ilobak dira,seme-alaben harrotasuna gurasoak.

7. Hizkera finik ez dagokio txoroari,are gutxiago gezurra jatorrari.

8. Eskupekoak mirariak egiten dizkio eman lezakeenari,zernahi lortzen baitu beraren bidez.

9. Adiskidetasuna nahi duenak iraina ahazten du,behin eta berriz gogoratzen duenak laguna ere urrunarazten.

10. Agiraka bat eraginkorrago burutsuarentzatehun zartada burugabearentzat baino.

11. Gaiztoa istilu bila beti;zentzarazle ankerra bidaliko diote kontra.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 17