Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 17:17-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Adiskideak beti zaitu maite,anaia larrialditarako jaioa da.

18. Burugabea galanta, eskua emanezlagun hurkoaren fidatzaile bihurtzen dena!

19. Liskarzaleak bekatua du maite,handinahikoak hondamendia bereganatzen.

20. Bihotz maltzurrekoak ez du zorionik aurkituko,mihi bihurrikoa zoritxarrean jausiko.

21. Zentzugabea munduratzen duenak izango du atsekaberik,txoroaren aitak pozbiderik ez.

22. Bihotz alaiak osasuna ekarri,bihotz tristeak hezurrak ihartu.

23. Gaiztoak eskupekoak onartzen dituzuzenbidea okertzearren.

24. Buruargiak zuhurtzia begi aurrean;burugabearen begiak auskalo non!

25. Seme zentzugabea aitarentzat mingarri,sortu zuen amarentzat samingarri.

26. Errugabeari multa jartzea ez da bidezko,handikiak jotzea zuzenbidearen aurkako.

27. Jakintsuak badaki mihiari eusten,zentzuzkoak ere bai bere buruaren jabe izaten.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 17