Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 17:13-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Ona txarraz ordaintzen duenakez du inoiz zorigaitza etxetik botako.

14. Urei jaregitea da liskarretan hastea;alde egin, gatazka zabaldu baino lehen.

15. Erruduna zuzenestea, errugabea gaitzestea:biak zaizkio higuingarri Jaunari.

16. Zertarako dirua zentzugabearen eskuan?Zuhurtzia erosteko? Ez du baina bururik!

17. Adiskideak beti zaitu maite,anaia larrialditarako jaioa da.

18. Burugabea galanta, eskua emanezlagun hurkoaren fidatzaile bihurtzen dena!

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 17