Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 17:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hobe ogi-puska gogor bat eta lasaitasuna,etxean festa eta liskarra baino.

2. Morroi trebeak gain hartuko dio duin ez den semeari:herentzian parte izango du gainerako senideekin.

3. Zilarra arragoan, urrea labean:bihotzak Jaunak ditu probatzen.

4. Maltzurra gaizki-esaleei dago adi,gezurtia mintzo gaiztokoari.

5. Behartsuari iseka egiten dionak irain egiten dio Egileari,haren zoritxarraz pozten dena ez da zigor gabe geratuko.

6. Aiton-amonen koroa ilobak dira,seme-alaben harrotasuna gurasoak.

7. Hizkera finik ez dagokio txoroari,are gutxiago gezurra jatorrari.

8. Eskupekoak mirariak egiten dizkio eman lezakeenari,zernahi lortzen baitu beraren bidez.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 17