Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 16:5-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Jaunak higuin du bihotz-harroa,goiz edo berandu izango du zigorra.

6. Bekatua onginahi eta leialtasunaz ezabatzen da,gaizkiari Jaunarenganako begiruneaz egiten zaio ihes.

7. Jaunak onesten duenean norbaiten jokabidea,etsaiak ere adiskide bihurtzen dizkio.

8. Hobe ondasun gutxi zuzentasunez,irabazi handiak bidegabekeriaz baino.

9. Gizonak bere bidea aukeratzen du,baina Jauna da urratsak zuzentzen dituena.

10. Jainkoaren izenean mintzo da erregea,ez du inoiz epai okerrik ematen;

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 16