Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 16:22-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Zentzu ona bizi-iturri da jabearentzat,zentzugabekeria zigor burugabearentzat.

23. Bihotz zuhurrekoak hitzak ere egokiak;are eraginkorragoak halakoaren esanak.

24. Hitz atseginak, ezti-abaraska:ahorako goxo, gorputzerako osasungarri.

25. Badira zuzen-itxurako jokabideak,baina azken finean heriotzarantz daramate.

26. Goseak eragiten dio lan beharginari,jan beharrak egiten baitio bultza.

27. Maltzurrak gaiztakeria prestatzen du bere barruan,eta beraren hitzak su kiskalgarri.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 16