Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 16:2-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Gizakiak garbi deritze bere jokabide guztiei,baina Jauna da kontzientziak aztertzen dituena.

3. Utzi Jaunaren esku zeure eginbeharraeta bete egingo dira zure egitasmoak.

4. Zerbaitetarako egiten du Jaunak guztia:gaiztoa ere bai, zigor-egunerako.

5. Jaunak higuin du bihotz-harroa,goiz edo berandu izango du zigorra.

6. Bekatua onginahi eta leialtasunaz ezabatzen da,gaizkiari Jaunarenganako begiruneaz egiten zaio ihes.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 16